Futbola

Gutxigatik, baina Zalduak ezin izan zuen bigarren garaipen jarraia lortu

Guaixe 2025eko urriaren 15a

Elomendiko Futbol Txapelketako bigarren jardunaldiak ez zuen Arakilen punturik utzi

Elomendiko Futbol Txapelketako bigarren jardunaldian Zaldua Arakilek Txaparros taldea izan zuen aurkari. Lehia borrokatua, tamalez, Txaparroren alde erori zen, 5-4 irabazi baitzion Arakilgo taldeari. 

Txaparros da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (6 puntu), eta Zaldua Arakil bosgarren da (3 puntu). Hirugarren jardunaldian Zalduak sailkapenean bederatzigarren den Izalsa izango du aurkari, Larrabiden.