Futbola

Zalduaren bigarren garaipena

Guaixe

Elomendiko Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldiak hiru puntu utzi ditu Arakilen

Elomendiko Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldian Zaldua Arakilek Izalsa izan zuen aurkari eta partida oso borrokatuan azkenean talde arakildarrak gailentzea lortu zuen, 1-0, eta denboraldiko bigarren garaipena lortzea. 

Sailkapenean Uterga da liderra (9 puntu) eta Zaldua laugarren da (6 puntu). Larunbatean sailkapenean zortzigarren den Ageriren kontra jokatuko du Zalduak, Ukarren.