Futbola

Garaipenak bigarren postura eraman du Zaldua

Guaixe

Elomendiko Futbol Txapelketako laugarren jardunaldiak hiru puntu eder utzi ditu Arakilen

Elomendiko Futbol Txapelketako laugarren jardunaldian denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Arakilgo Zaldua taldeak. Zalduak 1-3 hartu zuen mendean Ageri taldea, eta garaipenari esker sailkapeneko bigarren postura igo da (9 puntu), Uterga liderretik (12 puntu) 3 puntura. 

Asteburuan Zalduak sailkapenean zortzigarren den Elomendi izango du aurkari, Lekunberrin.