Arakilgo Zaldua futbol taldeak 40 urte bete ditu. Talde sakandarra gaztetua dago eta Elomendiko txapelketan ilusioz gainezka. Bost jardunaldietatik hiru irabazi dituzte, baina azken jardunaldian 3-4 erori ziren Elomendiren kontra. Sailkapenean Uterga da liderra (12 puntu) eta Zaldua-Arakil laugarren postura jaitsi da (9 puntu). Asteburuan Zalduari atseden jardunaldia dagokio.