Arakilgo Udalak bi oposizio-lehiaketa deialdi egin zituen. Batetik, zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat betetzeko. Hura despedituta, kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamena bere egin du udalak eta Hodei Arada Goialde izendatu du zerbitzu anitzetako ofizial, funtzionarioen araubideko lanpostua da berea. Izangaiak hilaren 28ra arteko epea du deialdiko oinarrietan eskatzen ziren agiriak aurkeztu eta lanpostua bereganatzeko.
Bestetik, administrari-ofizialen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zuen Arakilgo Udalak. Hautaproba despedituta, Cristina Moreno Igoa eta Saioa Carasatorre Urra izendatu ditu administrari-ofizial, funtzionarioen araubideko lanpostuetarako. Biek ere hilabete dute lanpostuaz jabetzeko beharrezko agiriak aurkezteko.