Elomendiko Futbol Txapelketako zazpigarren jardunaldian Zaldua Arakil taldeak Uterga liderra izan zuen aurkari. Partida oso borrokatuan bana berdindu zuten bi taldeek. Utergak lider jarraitzen du (16 puntu) eta Zaldua Arakil seigarren da (10 puntu). Datorren jardunaldian Zalduak sailkapenean hirugarren den Salinas (13 puntu) du aurkari, aurkari zuzena.