Zerbitzu anitzetako lanpostuko oposizioa bukatu da

Guaixe 2025eko azaroaren 24a

Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Epaimahaiak izendapen proposamena egin dio udalari.

Arakilgo Udalak zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa deitu zuen. Hautaproba despedituta, kalifikazio epaimahaiak Mikel Iriarte Ollo izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia. Proposatutako izangaiak abenduaren 4ra arteko epea du deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkezteko.