Futbola

Zalduak ezin izan zuen Salinas garaitu

Guaixe

Elomendiko Futbol Txapelketako zortzigarren jardunaldian talde arakildarrak ez zuen punturik bildu

Elomendiko Futbol Txapelketako zortzigarren jardunaldian Zalduak Salinas izan zuen aurkari. Borroka eta gol asko izan zituen partidan, azkenean Salinasek 8-5 irabazi zion Arakilgo Zalduari. 

Uterga da sailkapeneko buru (19 puntu). Zaldua Arakil zazpigarren postura jaitsi da (10 puntu). Asteburuan Zalduak sailkapenean zortzigarren eta arerio zuzena den Unziti hartuko du azaroaren 29an, 17:15ean, Larrabiden.