Udalak bi lanpostu bete ditu

Guaixe 2025eko abenduaren 11

Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Oposizio lehiaketa deitu zuen horretarako. 

Arakilgo Udalak zerbitzu anitzetako ofizialaren eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bana betetzeko deialdiak egin dituen. Probak bukatuta, epaimahaiak puntuazio hoberena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena egin zuen. Beraz, udalak Hodei Arada Goialde izendatu du zerbitzu anitzetako ofizial. Bestetik, Mikel Iriarte Ollok hutsik zegoen zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuaz jabetuko da. Bi lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira.