Futbola

Beste puntu bat Zalduarendako

Guaixe 2025eko abenduaren 9a

Elomendiko Futbol Txapelketan talde arakildarra zazpigarren postuan dago

Elomendiko Futbol Txapelketan asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu, baina astebete lehenago bederatzigarren jardunaldia erabaki zen. Zaldua Arakilek Unziti hartu zuen, eta partida oso lehiatua puntu banaketarekin despeditu zen, 3-3 berdinduta. Sailkapenean Uterga da lider (22 puntu) eta Zaldua Arakil zazpigarren da (11 puntu). Asteburuan Arakilgo taldeak sailkapenean bederatzigarren eta arerio zuzena den Apolo izango du aurkari, Noainen.