Areto futbola

Apolo eta Zalduaren arteko partidan, golik ez

Guaixe 2025eko abenduaren 16a

Elomendi Futbol Txapelketako hamargarren jardunaldiak puntu bat utzi zuen Sakanan

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamargarren jardunaldia jokatu zen. Sailkapenaren erdialdean dauden Zaldua Arakil eta Apolo hiru puntuak lortzen saiatu ziren baina ez zuten kontrako atea zulatu. Husnako berdinketarekin despeditu zen partida, puntu banaketarekin. 

Uterga da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (25 puntu). Zaldua Arakil zazpigarren da (12 puntu). Eguberrietako geldialdiaren ondoren, ilbeltzean jokatuko da hurrengo jarduna.