Arakilgo Udalak ikastaro eskaintza prestatu du ikasturte honetarako. Udal eskaintza bost ikastarok osatzen dute: Yoga Ihabarren eginen dena, mantentze gimnasia Hiriberri Arakilen, eskulan ikastaroa Etxarrenen, sasoitsu bizi ikastaroa Etxarrenen, ipar martxa ibarrean barna eta antzerki ikastaroa Ihabarren eginen da. Ikastaroak otsaila hasieratik maiatza akabera arte iraunen dute. Ikastaroen inguruko informazioa nahi duenak arakil.eus/eu webgunean edo 948 500 101 edo 634 584 226 telefono zenbakietan jaso dezake.
Bestetik, udalak gogorarazi ibarrean ere beste eskaintza batzuk ere badaudela. Batetik, helduek euskara ikasteko aukera dutela AEKrekin. Hasiera aila, A1, A2, B1 eta B2 mailako klaseak ematen ditu AEKk Irurtzunen. Bestalde, udalak gogorarazi die arakildarrei Orritz dantza taldean edo Zaldua futbol taldean parte hartu dezaketela. Eta Etxarrengo frontoiko giltza nori eskatu dakiokeen ere.