Elomendiko Futbol Txapelketan Zalduak Bar Olmo izan zuen aurkari. Lehia oso estuan, azkenean Bar Olmok gola sartu eta gutxieneko aldeagatik irabazi zion Zalduari, 1-0.
Sailkapenean Txaparros taldea da Elomendiko Txapelketako liderra (31 puntu), 2 puntura Uterga duela. Zaldua Arakil zazpigarren da (15 puntu). Hamalaugarren jardunaldian Zalduak sailkapenean zortzigarren eta arerio zuzena den Basati izango du aurkari, Garesko Osabidea zelaian.