Sexuaren inguruan izan daitezkeen zalantzak, ziurgabetasunak, beldurrak eta bestelakoak argitu edota gogo edo bizipenak partekatzeko, Arakilgo Udalak ibarreko gazteei zuzendutako sexologia tailerra antolatu du. Tailerra gazteek emandako ideiatan oinarrituta eginen da. Horretarako udalak Internet bidezko inkesta anonimoa zabaldu du (labur.eus/zuhfcdgl), gazteen iritzia jasotzeko. Horretarako ilbeltzaren 31ra arteko epea dago. Leire Barberena sexologoak gidatuko du eta hausnarketa piztea du helburu.