Futbola

Zaldua garaipenarekin itzuli da

Guaixe 2026ko otsailaren 24a

Ihote geldialdia ongi etorri zaio Arakilgo taldeari

Elomendiko Futbol Txapelketan Arakilgo Zaldua taldeak Ageriren kontra jokatu zuen asteburuan, ligako hamaseigarren jardunaldian. Arakildarrak nagusi izan ziren eta, azkenean, 4-0 irabazita, garaipen polita ospatu zuten. 

Sailkapenean Uterga da liderra (41 puntu) eta Zaldua Arakil seigarren da (24 puntu). Asteburuan Zalduak sailkapenean seigarren eta arerio zuzena den Elomendi izango du aurkari Garinoainen.