Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 21. jardunaldia jokatu zen. Zaldua Arakilek Salinas taldea izan zuen aurkari eta arakildarrak jaun eta jabe izan ziren, 6-1 gailendu baitziren.
Sailkapen orokorrean Uterga da liderra (50 puntu), eta Zaldua Arakil seigarren da (30 puntu. Asteburuan Zalduak sailkapenean zortzigarren den Unzitiren kontra jokatuko du, Larrabiden.