Elomendiko Futbol Txapelketan 22. jardunaldia jokatu zen. Zaldua Arakilek Unzitiren kontra jokatu zuen eta talde arakildarra primeran aritu zen, eta 2 eta 4 irabazi. Sailkapenean Uterga da liderra (53 puntu) atzetik Txaparros (49 puntu) segika duela. Zaldua Arakilek seigarren postuari heltzen dio (33 puntu). Udaberriko geldialdia dela eta, asteburuan ez da jardunaldirik jokatuko.