Futbola

Zaldua Arakil, bosgarren

Guaixe 2026ko apirilaren 21a

Elomendiko Futbol Txapelketako 24. jardunaldian sailkapenean postu bat gora egin du talde arakildarrak

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 24. jardunaldia jokatu da. Zaldua Arakili Teknik taldearekin jokatzea zegokion, baina taldeak txapelketa utzi duenez, jokoan zeuden hiru puntuak Zalduari eman dizkiote, 1-0ko garaipenarekin. 

Utergak jarraitzen du Elomendi Txapelketako lider (57 puntu), Txaparros 5 puntura duela. Zaldua Arakilek postu bat gora egin du eta bosgarren da (36 puntu). Asteburuan Zalduak sailkapenean azkena den Roka hartuko du Larrabiden.