Nafarroako Kirolaren Etxean apirilaren 27an aurkeztu zen 63. Nafarroako Itzulia, afizionatuen mailako txirrindularitza lasterketa ezaguna. Juan Mari Guajardok aurkeztutako ekitaldian lasterketaren nondik norakoak azaldu zituzten, agintariak eta antolatzaileak bertan zirela.
Lasterketa maiatzaren 28tik 31ra jokatuko da, eta lau etapa hauetan txirrindulariek 571,5 km eta hamasei portu gogor gainditu beharko dituzte. Hemeretzi talde lehiatuko dira, lau nazioarte mailakoak. Lau talde nafarrek (Finisher, Rural Kutxa-Seguros RGA, Telco On eta Hostal Latorre-Ederlan) ez dute huts egingo.
Lasterketa Hiriberri-Arakilen hasiko da, maiatzaren 28an. Lehen etapa hori Oderitzen (Larraun) despedituko da, 143, 2 km osatuta. Beruete, Orokieta, Basakabi eta Huitzi gaina gainditu beharko dituzte. Bigarren etapa nahiko laua da, Marcilla eta Ribaforada artean (140,7 km). Hirugarrena etapa nagusia izango da eta Erratzu eta Urdax/Urdazubi bilduko ditu (148,1 km), Saldias, Otsondo, Eskirasoi, Bgordi eta Orabidea gainak tartean dituela, eta laugarren eta azken etapa Iruñea eta Allo artean jokatuko da (133,6 km), Goñi, Girgillano, Lezaun, Eraul eta Olejua gainak dituela.