Futbola

Zalduaren hamabigarren garaipena

Guaixe 2026ko apirilaren 28a

Elomendiko Futbol Txapelketan bosgarren da talde arakildarra.

Elomendiko Futbol Txapelketan 25. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Zaldua-Arakilek Rokaren kontra jokatu zuen; arakildarrak nagusi izan ziren, 3-0 gailenduz. 

Sailkapen orokorrean Uterga da liderra, eta azken jardunaldiaren faltan, ligako txapelduna (60 puntu). Zaldua Arakil bosgarren da (39 puntu). Azken jardunaldia hemendik bi astera jokatuko da, maiatzeko bigarren asteburuan.