Elomendiko Futbol Txapelketan hirugarren jardunaldia jokatu zen. Zaldua Arakilek Izalsa zuen aurkari, eta lehia ederrean azkenean arakildarrak gailendu ziren, 1-2. Garaipenari esker Zaldua Arakilek lider jarraitzen du (3 puntu). Laugarren jardunaldiak Zalduak Unziti hartuko du urriaren 24an Larrabiden jokatuko den partidan (15:30).