Olaberriak Europako udal hautetsi aurrerakoien elkargunean parte hartu zuen

Guaixe

Oihana Olaberria Jaka mahai-inguruan, erdian. EH BILDI

Elikadura burujabetzaren inguruan hizketatu zen. 

EH Bilduk, European Left Alliance eta European Free Alliancek elkarlanean Herriek lidergoa hartu topaketa antolatu dute Iruñean asteburuan. Topaketak Europako hainbat udalerritako eta tokiko kontseilutako ordezkari hautetsiak bildu ditu. Hitzorduak ziren, batetik, tokiko gobernantzaren arloko politika eta proiektu arrakastatsuak partekatzea, Europako hiri eta herrietako hainbat esperientzietatik ikastea eta sinergia positiboak sortzea. Eta egungo Europako testuingurua tokiko gobernantzaren eta udalgintzaren arloan markatzen ari diren gai nagusiei buruz hausnartzea eta haietatik ikastea. Hainbat arlotan lantalde bilerak egin ziren. Arakilgo alkate Oihana Olaberria Jaka haietako batean parte hartu zuen: Elikadura subiranotasuna EBn: tokiko desagerrarazten ekonomiaren ikuspegitik abiatutako ekintzak. Frantziako eta Alemaniako zinegotzi banarekin aritu zen azalpenak ematen.