Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zen. Zaldua Arakil liderrak Unziti izan zuen arerio eta partida oso borrokatuan garaipena Unzitik lortu zuen, Arakilgo taldeari 1-2 irabazita.
Horrek eragin zuzena izan du sailkapenean, Zaldua Arakilek lider izateari utzi baitio. Uterga da lider berria (10 puntu) eta atzetik Salinas, Zaldua Arakil eta Unziti ditu, guztiak bederatzina punturekin.
Bosgarren jardunaldian Zaldua Arakilek sailkapenean hamabigarren den Apolo izango du aurkari urriaren 31n, larunbata, Larrabiden (15:30).