Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu zen. Zaldua Arakilek Apolo izan zuen aurkari, eta partida lehiatuan bina berdindu zuten bi taldeek (2-2). Gauzak horrela, Uterga da liderra (11 puntu) eta Zaldua Arakil hirugarren postuan dago (10 puntu). Seigarren jardunaldian Zalduari atsedena dagokio.