Futbola

Zalduaren garaipen sendoak saria du

Guaixe

Elomendiko Futbol Txapelketan jokatzen duen talde arakildarra sailkapeneko hirugarren postura igo da.

Elomendiko Futbol Txapelketan zortzigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Arakilgo Zalduak Roka taldea izan zuen aurkari eta arakildarrak izan ziren partida goitik behera kontrolatu zutenak. Azkenean, 7-1 gailendu ziren. Garaipen horri esker, talde arakildarrak gora egin du sailkapenean. Uterga da liderra (18 puntu) eta Zaldua Arakil hirugarren da (16 puntu). Datorren jardunaldian Zalduak sailkapenean azkena den Etxabakoitz du aurkari azaroaren 28an Larrabiden (15:30).