Nazabalek erraztasunez jantzi zuen txapela

Guaixe 2007ko urriaren 15a

agorrialaren 26an Lakuntzan jokatutako proba kanporagarrian sailkatu ziren 6 aizkolariek hartu zuten parte lehiaketan. Han izan ziren Floren Nazabal eta Juan Jose Lopez nafarrak eta Luis Txapartegi, Unai Otaño, Jose Mari Olasagasti eta Jose Migel Peñagarikano gipuzkoarrak. Doneztebeko pilotalekua jendez lepo izan zen 6 gizonen lanarekin gozatzen. Aizkolari bakoitzak lau 60 ontzako eta lau oinbiko moztu behar izan zituen. Gogor ekin zioten aizkolari denek lanari hasieratik aurre hartu nahian; alabaina, Nazabalek berehala erakutsi zuen bera zela nagusi. Apurka-apurka Etxarrikoa aldea ateratzen hasi zen. Erritmoa oso bizi jarri zuen, eta ezin izan zion inork jarraitu. 1. Nazabal                39:122. Otaño                    41:203. Lopez                    42:094. Olasagasti          48:075. Txapartegi           53:246. Peñagarikano    54:48