Ska, 1950-ko bigarren hamarkadan jaio zen musika estilo bat da. Bere jatorria Jamaikan aurkitzen da eta, batetik, garai horretan Amerikako beltzaranek egiten zuten musika eta, bestetik, Karibeko erritmoak biltzen ditu. Esan dezakegu "reggae"-aren aitzindaria dela.Kaleko musika, nostalgikoa , "misteriotsua" ... hauexek dira Ska musikarekin doazen ezaugarririk inportanteenak. Jamaikaren independentziarekin oso lotuta dagoen musika estiloa da, Erresuma Batuak askatasuna eman zionekoa.Nafarroan, badaude Ska musika egiten duten taldeak eta garrantzitsuenetariko bat "Skalariak" taldea da. Iruñean sortu zen 1994. urtean eta zailtasunez beteriko hasiera izan zuten. Gaur egun, Iruñean heavy-metal musikaren garrantzia alde batera utzi gabe, Ska giroak lekua irabazi duela esan dezakegu, batik bat "Skalariak" taldeari esker.Talde honek 1997. urtean kaleratu zuen lehendabiziko diskoa, bertan jamaikar erritmoak eta punk musikaren eragina nabarmenak zirelarik. 2002. urtera arte beste bi diskok ikusi zuten argia, eta hauetan erritmo berrietara irekitzen dira. Halaber, bost urte hauetan, musikalki, garapen handia ikusi dezakegu.Talde hau osatzeko ideia, Iruñeko bi anaiak izan zuten: Joantxo eta Peio. Laster ospe handia lortu zuten taldeko beste lagunekin batera, eta beraien musikari esker, batetik bestera hasi ziren bidaiak egiten. Jadanik, Alemania, Txile, Grezia, Suitza, Mexiko edota Austriara eraman dituzte Ska doinuak.Horregatik zen gero eta zailagoa taldea eta kideen lanak uztartzea eta zenbait partaideen lan arazoak zirela eta, aldaketa esanguratsuak egon ziren. Adibidez, lehen aipatutako Peiok (batería) taldea utzi behar izan zuen, eta Ihart Leizak jarraitu zion.Gaur egun, "Ska-republik Tour" bira dela eta, zuzeneko kontzertuak eskaintzen ari dira.Fermin Idareta