42 mintzakide

Guaixe 2007ko abenduaren 11

Mintzakideko arduradunek jakitera eman dutenez, "lehenengo ikasturtea izateko oso pozik gaude izan duen arrakastarekin. Ez genuen uste horren arrakastatsua suertatuko zenik". Bestalde, erakunde horiek esan dute "gure eskualdean euskararen inguruan oraindik egiteko handia dagoela jabetzen den jende asko dagoela konturatu gara".AukeraSakana guztiko pertsonek eman dute izena egitasmoan. Ikasturtea irekitzeko ekitaldia Etxarri Aranazko kultur etxean egin zuten, azaroaren 5ean. Mahai inguruan bildu eta zerbait pikatzen zuten bitartean mintzakideek lehen hartu-emana izan zuten. Mintzakide egitasmoaren egitekoa da euskara ikasten ari direnei edo euskaraz aritzeko ohitura ez dutenei bidea ematea. Horretarako pertsona horiek euskaldunekin harremanetan jartzen ditu Mintzakidek. Talde txikiak sortzen dira eta talde bakoitzak gogoko duen jardueran aritzen da (paseoa, kafea hartu, afaria, mendia...). Horren bidez Sakanako euskaldunen arteko sarea zabaldu eta ikasketa prozesua azkartu nahi da. Bakarren batek Mintzakiden interesa badu, oraindik ere, izena emateko aukera du. Horretarako, 948 468 258 telefonora edo sakana_mintza@aek.org helbidera jo dezake.. http://sakanamintza.blogspot.com blogean egitasmoari buruz jakin beharreko guztia dago. ZamartzeMintzakide egitasmoan parte hartzen dutenek euren taldeekin astean behin ordu batez hitz egiteko gelditzeaz gain, jarduera osagarriak ere badituzte. Horietako lehena abenduaren 3an egin zen. Mintzakide batzuk Uharte Arakilgo Zamartze monasterioa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Mikel Garziandiak gidatuta, eraikinaren historiari, haren zahar-berritzeari eta bestelako historia pasarteri buruzko argibideak jaso zituzten mintzakideek.