Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohikoa denez, Nafarroako mendi klub guztietako mendizaleek lepo jarriko dute Aralarko santutegia. Asko Uharte Arakilgo bidetik joanen dira, beste batzuk Lizarrustitik, Madotzetik joango direnak ere izanen dira, Lekunberri aldetik... etab. Sakanako Mendizaleak taldeak 8:30ean jarri du hitzordua Lakuntzatik abiatzeko. Egunari 11:45ean emango zaio hasiera mezarekin. Haren ostean, 12:15an Aralarrera hurbildutakoek gosaltzeko aukera izanen dute. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, eguna 13:30 aldera despedituko dute txistulariek jarritako musikarekin. Taberna itxitaAntolakuntzatik azpimarratu nahi izan dute, Aralarko Santutegiko taberna itxita dagoela. Inoren planak ez zapuzteko eman dute abisua. Izan ere mendizale askok aurreko ediziotan han bazkaltzeko ohitura izan ohi dute.