Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikerketa asteartean hasi zuen Foruzaingoak. Mutiloako merkatari batek salatu zuen biltegiko atetik arropaz betetako 15 kutxa ostu zizkiotela. 17.000 euroko balioa omen zuen. Poliziak zabaldutako oharraren arabera,"merkatariak berak ziurtatu ahal izan zuen berari lapurtutako arropa Burlatako azokako postu batean zegoela salgai". Foruzainek 4 pertsona atxilotu zituzten eta arroparekin batera polizia-etxera eraman zituzten. Agoizko epaitegiaren esku gelditu da gaia. Errezibitze delitua da norbaitek delituaren erantzule direnei delitu horren efektuez aprobetxa daitezen laguntza ematea edo efektu horiek jaso, eskuratu edo ezkutatzea, irabaziak lortzeko asmoz, delitu egin dela jakinda eta delitu horretan egile edo sopikun gisa parte hartu gabe.