Alturako txistorra zalea

Guaixe 2008ko urtarrilaren 31

Lagun haietako bat da Carlos Herrero olaztiarra, Mijasen Casa Navarra jatetxea duena. Euskal sukaldaritza ezagutu zuen han lituaniarrak eta berehala zaletu zen txistorrarekin. Esan zigunez duela 20 urte ezagutu zuen txistorra, Valladolideko Forun Filatelico taldean zebilela. Sabonisek adierazi zuenez, "txistorra ona eta prestatzen erraza da" eta aitortu zuen "larunbat arratsaldetan sukaldea aritzen" dela. Sorterrian txistorraren antzekoa den produktua bat ba omen dute, "baina ez da berdina". ArbizuAspaldi ezagutzen duen produktua nola egiten den jakin nahi zuen Arvydasek, eta bere lagun Carlos deitu zuen. Olaztiarrak bere jatetxean astero Arbizu markako 50 kilo txistorra zerbitzatzen ditu eta ekoizleekin aspaldiko harremana duenez, Arbizurako bisita antolatu zuen. Arvidas Romas Sabonis anai-arrebekin eta koinatu eta koinatarekin etorri zen Arbizura. Embutidos y pates Arbizuko nagusiak, Mari Carmen Arbizu eta Patxi Goikoetxea senar-emazteak eta haien alaba Ainarak egin zieten harrera. Lituaniarrek, Carlosen laguntzaz, txistorraren produkzio prozesua interes handiz jarraitu zuten. Sabonisek erkideendako itzultzaile lanak egin zituen eta une oro umoretsu azaldu zen.ProzesuaTxerri haragia, gatza, piper gorria eta baratxuriak dira txistorren osagaiak. Behin orea hestekian sartu ondoren, hiruzpalau egun izaten dituzte lehortzen. Ondoren hutsean ontziratzen dute produktua eta kutxetan sartu ondoren, banatu egiten dute. Embutidos y pates Arbizu enpresaren ekoizpenaren zatirik handiena txistorra da. Horretaz gain, sagardorako txorizoa, patea (gero eta gutxiago) eta hirugiharra ere egiten dituzte. Asteroko produkzioa 9.000 eta 10.000 kilo artekoa da. Hura Arbizu markarekin edo marka txurien bidez, Euskal Herrian, Espainian (Madrilen batez ere), Londonen eta Filipinetan saltzen dute. EnpresaEmbutidos y pates Arbizuk, aipatutako familiako 3 kideez gain, beste 4 langile ditu, 3 produkzioan aritzen direnak eta bestea bulegoan. Duela 60 urte hasi zen enpresa martxan, Ainararen aiton-amonak harategia jarri zutenean. Txistorra egiten espezialdu ziren eta gaur arte. Embutidos y pates Arbizuk aurrera egin nahi du horregatik berriki handitu duten Utzubar industrialdean pabilioia jasotzen hasiko dira udaberrian, gero produkzio guztia hara eramateko.