Berria Txapelketa Sakanako ordezkarik gabe geratu dira

Guaixe 2008ko otsailaren 27a

Belate 45 - Adiskide 63 Kadeteak: Lopez - Gabilondo 9 / Legorburu - Galartza 22 Gazteak: Ezkurdia II.a - Lukin 22 / Egiguren - Aurtenetxe 19 Nagusiak: Ezkurdia I.a - Bergera 14 / Beitia - Ajuria 22 Joan zen asteburuan Berria Txapelketako final-zortzirenetako hirugarren jardunaldia hartu zuen Altsasuko pilotalekuak. Galdakaoko Adiskide taldea 1. kanporaketa gaindituta iritsi zen Altsasura. Belate izenarekin lehiatu ziren Arbizuko pilotariendako, berriz, estreinako partidua zen. Iaz txapelketa ona egiteagatik lortutako abantaila zuten hori. Baina, zoritxarrez, aurtengo txapelketan behin eta berriz gertatzen ari dena jazo zen larunbatean: zerrendaburua txapelketatik kanpo geratu zen.Espero zen kadeteetan Adiskidek irabaztea, maila horretako Bizkaiko txapeldunak baitira. Agerian geratu zen hori kantxan: Galartza Gabilondo baino hobe ibili zen atzean eta, aurreko koadroetan ere, Legorburu bizkaitarra Lopezi nagusitu zitzaion. Urduritasunak behar baino gehiago huts egitera eraman zituen Belatekoak eta 9-22 galdu zuten.Gazte mailan Belate zen faborito eta bizkaitarrek aurreko partidan ateratako aldea moztuko zutela ere aurreikusten zen. Baina pilotariak uste baino parekatuago ibili ziren. Ordubetetik gorako partidan, bikain aritu ziren Adiskidekoak. Ezkurdia II.ak, berriz, ez zuen bere maila eman urduritasunaren eraginez. Eskerrak Lukin atzelariak eutsi ziola. 18koaren ondoren, Adiskideko atzelariak behera egin zuen eskuko minez, eta 22raino joan ziren Belatekoak zuzenean.Parez pare ibili ziren nagusiak 13-8koraino, baina bizkaitarrak sendoago aritu ziren. Azkenean, Galdakaokoek 14an utzi zituzten arbizuarrak.Arbizukoak txapelketatik kanpo geratu ondoren, hau Sakanako ordezkaririk gabe geratu da. Izan ere, iaz txapeldun izan zen Irurtzun taldea otsailaren 10ean kanporatu zuen Añorgak.