Ezkurdia eta Bergera Euskal Herriko ligako finalean

Guaixe 2008ko martxoaren 7a

Joseba Ezkurdia arbizuarra eta Iosu Bergera arruazuarra lan bikaina egiten ari dira azken aldian. Bi pilotariek gazte mailako Nafarroako binakako txapelketa irabazi zuten abenduan eta horrek Euskal Herriko Txapelketara eraman ditu.Bi gazteek final erdiko neurketa izan zuten joan zen asteburuan, Olaetxea eta Arzelusen aurka. Joseba Ezkurdiari kosta egin zitzaion partiduan sartzea, baina Iosu Bergeraren lan bikainari esker, aurrera egin zuen bikoteak. Partidu erditik aurrera erakustaldi ona eman zuten bi jokalariek, bolea eta mozketekin aurrelariak, eta serio atzelariak. Azkenean 22-15 hartu zituzten mendean aurkariak. Bide horretatik, Aldabideko bi gazteek finalerako txartela lortu zuten. Gaur dute hitzordua pilotariek, arratsaldeko 19:00etan, Mallabian.Iosu Bergera lanpetuta Ez da hori Bergerak asteburu honetan duen final bakarra. Lino Arrutik jakinarazi digunez, "izugarrizko urtea egiten ari da arruazuarra". Gabonetan Nafarroako Txapelketa irabazi zuen Josebarekin batera. Egiako promesen txapelketa eta Errioxako gabonetako txapelketa ere irabazi zituen.Asteburu honetakoa ez du final bakarra: martxoaren 15ean, Malerrekako finala jokatuko du Donezteben, Jon Jaunarenarekin.