Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 14an jokatu ziren finalak. Txapelketan parte hartu zuten guztiek jaso zuten saria, txapeldunen kasuan bereziagoa izan zena. Beldarrin jubilatu elkarteko muslari onenak Rafael Razkin eta Jacinto Estanga izan ziren. Trukean trebeenak Migel Garziandia eta Martin Ihabar izan ziren eta, azkenik, briska txapelketa Rosario Marinek eta Delia Arañak irabazi zuten. LegatzakBaina izan ziren sari gehiago. Arbizun etxea duen Andres Ugarte arrain-saltzaile donostiarrak emandako 4 legatza banatu ziren. Truk eta briska txapelketetan 5. gelditu ziren bikoteek eskuratu zituzten sariok, hau da, Maria Jesus Arañak, Juanita Razkinek, Andres Mari Lakuntzak eta Migel Anduezak. Beldarrin jubilatu elkarteak Nafarroako Kutxaren laguntzaz antolatu zuen txapelketa. Sari banaketa ekitaldian Arbizuko bulegoko zuzendari Yoli Aiestaran izan zen. Jubilatu elkarteko kideek, bide batez, eskertu egin zuten kutxa horren zeuk aukeratu, zeuk erabaki programaren bidez laguntza eman dieten guztiei.