Lakuntzarra larri zaurituta autoak harrapatuta

Guaixe 2008ko apirilaren 7a

Ezbeharra Arbizuko kale nagusian jazo zen. 4x4 autoen erakustaldia zela eta herria jendez gainezka zegoen. Lekukoen arabera gidaria, Barañaingo 31 urteko gizona (J.M. G. R.), herrian barna abiadura bizian gidatu zuen. Halako batean beste norabidean beste auto bat agertu zitzaion eta hura ekiditeko ezkerrera egin zuen, lasai ederrean aulkian eserita zeudenen kontra eginez. Zenbaitek garaiz hanka egiteko aukera izan zuten, ez, ordea, gazte lakuntzarra. Ondorioak, esan bezala, aldaka eta femurra hautsita. Altsasuko polizia-etxeko foruzainak, Iruñeko errefortzuak eta atestatuen taldea joan zen. Foruzaingoak auto gidaria babestu behar izan zuen, jendeak hura jo nahi baitzuen. Foruzaingoak atestatua Iruñeko instrukzioko 1 zenbakiko epaitegira eta Errepide Segurtasuneko fiskaltzari bidali zien. Auto gidariari trafikoaren segurtasunaren kontrako delitua egozten diote, zuhurtzi gabe gidatu eta lesioak sortzeagatik. Bestalde, Foruzaingoak ostirala eta larunbata bitarteko gauean altsasuar bat atxilotu zuten herrian. 52 urteko gizonari alkoholaren eraginpean gidatzea eta Altsasuko kale batean izan zen istripuan inplikatua egotea egozten dio Foruzaingoak.Basati Istripuaren harira, Arbizun 4x4 topagunea antolatu zuten Basati 4x4 klubetik adierazi dute asko sentitzen dutela gertatutakoa baina beraiek ez dutela erantzukizunik. "Topagunearen ondoren normalean Etxarrira joaten gara. Larunbatean Arbizun kontzertuak antolatu zituzten bertako gazteek. Neska gaztea harrapatu zuen gidaria gure topaketan egon zen hala ez ez dakigu, baina dakiguna da ibilgailu hori ez zela 4x4 bat, auto bat baizik, eta gidaria ez zela pilotua. 4x4 ongi ikusita ez dagoenez guri errua botatzea da errazena, baina gertakizunak ez du gurekin zerikusirik" diote Basatikoek.