Vodickova eta Gartzia irabazle Arbizun

Guaixe 2008ko apirilaren 29a

Udako sekulako eguraldiarekin eta partehartze handiarekin - izena ematearen egunean bertan bete ziren antolakuntzak zehaztutako 190 tokiak- larunbatean jokatu zen Arbizuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateak antolatutako Arbizuko XIII. duatloia. Euskadiko Zirkuiturako baliagarria denez, parte hartzaileen artean aipatu zirkuituko izar nagusiak eta Nafarroako puntako atletak zeuden. Aipatzekoa da 15 sakandar lehiatu zirela Arbizun, Sakanako duatletendako etxekoa den proba honetan.Guztira 186 atletek hartu zuten irteera. Lehenik eta behin herrian barna prestatutako 4 kilometroko zirkuituari bi buelta eman behar izan zizkioten, segidan bizikleta hartu eta 32 kilometro egiteko. Arbizutik abiatu, Lizarragako katea igo eta Lizarraga eta Etxarri Aranatz pasata Arbizura heldu behar ziren, bizikleta utzi eta bukatzeko 4 km korritzeko. Proba estimatua da Arbizukoa, duen gogortasunagatik eta antolakuntzarengatik, eta aipatzekoa da duatletek bero izugarria jasan izan behar zutela, proba are gogorragoa bilakatuz. Horren isla, 165 atleta sailkatu izana helmugan. Bizikleta saioa erabakigarria izan zen, erasoz betetako lehia oso borrokatua, eta hor ateratako tarteari esker irabazlea Saiatuz KT taldeko Endika Gartzia lasartearra izan zen (1:36:58). Atzetik Sergio Gomez (1:37:39) eta Mikel Monasterio (1:38:08) sailkatu ziren. Emakumezkoetan Radka Vodickova txekiarra izan zen onena (1:47:54), eta Inma Rafael bigarrena, minutu eta berrogeita bira.Taldeka Kraftt-Atletico S.S. izan zen onena (5:09:33), eta Sakana Triatloi Taldea hirugarrena (5:16:47). Helmugan sartu zen lehen sakandarra Fco. Javier Gomez Fernandez izan zen (1:41:46), eta lehen herritarra Mikel Lakuntza (1:52:50). Ildo honetan, antolakuntzak omenaldi sorpresa egin zion Lakuntzari, egindako lana saritzeko. Plaka bat eman zioten. "Berak egindako lanari esker duatletendako oso proba preziatua da Arbizukoa" azaldu zuen antolakuntzak. Duatloian eta triatloian aritzen diren sakandarren festa izan zen larunbatekoa, dudarik gabe.Sakandarren sailkapena 1.Endika Gartzia (Saiatuz KT): 1:36:58.7.Fco. Javier Gomez (Sakana Triatloi Taldea): 1:41:46. (lehen nafarra, eta lehen mailako beteranoetan, bigarrena).13.Alberto Martinez Trinidad (indep.): 1:43:57.20.Jokin Lazkoz (Sakana T.T.): 1:46:06.21.Igor Flores (indep.): 1:46:45.32.Javier Borrega (Sakana T.T.): 1:48:55.43.Felix Benjumea (Sakana T.T.): 1:50:14.62.Mikel Lakuntza (Sakana T.T.): 1:52:50.68.Beñat Katarain (Sakana T.T.): 1:53:14. (Junior mailan bigarrena).73.Juan Luis Maiza (Sakana T.T.): 1:54:02.85.Alberto Martinez Rodriguez (Sakana T.T.): 1:57:21.95.Juantxo Azurmendi (Sakana T.T.): 1:58:56.101.Isidro Asurabarrena (Sakana T.T.): 1:59:54.105.Jose Ignacio Mikeo (Nafarroako Unibertsitate Publikoa): 2:01:29.120. Iraitz Goñi (Sakana T.T.): 2:05:45.136. Pello Vergara (indep.): 2:13:28.