Landa-garapenari buruzko jardunaldia

Guaixe 2008ko maiatzaren 15a

Goizeko saioan parte-hartzaileek Cederna Garalur Elkarteak urteotan egin duen lanaren berri jaso zuten, eta La Manchuelan egindako lanarekin esperientzia-trukaketa egin zuten. Arratsaldez, trukaketa- eta lankidetza-aukerak landu zituzten eta horretarako 3 mahai inguru izan ziren: Enpresak eta Sustatzaileak; Berrikuntza eta Teknologia Berriak, eta Ondarea, Turismoa eta Kultura. Cederna-Garalurreko ordezkari batek jakitera eman zuenez, La Manchuelan ez dute enpresa mintegirik eta horretan interesa dute. Nola sortu eta jarri zen martxan azaldu zitzaien.Horretaz gain, Cederna-Garalurren zentroen saretik eskaintzen diren zerbitzuak eta haien kudeaketa ereduaren berri jaso zuten. Bestalde, komunean egitasmoak garatzeko aukera ere aztertu zuten. Egun landa turismoaren arloan lan egiten dute, baino ekintzaileei babesa, aholkularitza eta banda zabaleko moduko gaietan elkarlanean aritzeko aukera aztertu zuten.