Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pintzelek eltzeei pasako diete txanda, 14:00etan paella lehiaketa izanen baita. Arroz platerak bazkarian zerbitzatuko dira ondoren. Bazkalondoan mahai jokoak izanen dira. 17:00etan hitzaldia izanen da eta haren ondoren txokolatea denendako. Ahoa gozatu ondoren jokoen txanda iritsiko da. 19:00etarako herria zeharkatuko duen burrunba dago iragarria. Hain zaratatsua ez da izanen 20:30ean aurreikusitako trikibertso poteoa. Gazte Eguna Kaleeginez eta Sioux taldeen kontzertuekin despedituko da.