Olatzea hoteleko taberna-jatetxea kudeatzeko eskaintzak aurkez litezke dagoeneko

Guaixe 2008ko maiatzaren 29a

Kontzesioa 10 urterako izanen da, baina lehen epea 5 urtekoa izanen da. Ondoren urtero berritu litekeena, baina gehienez bostetan. Baldintza pleguan jasotzen denez, langileek euskara jakin beharko dute. Urteko 10.000 euro eta dagokion BEZa ordaindu beharko du hartzaileak. Hoteleko taberna behe solairuan dago. Han bertan 40 pertsonarendako jangela bat dago. Hotelaren sotoan beste 60 pertsonarendako jangela bat dago, errotaren erakusketa gunearen ondoan.