Udalaren aurrekontuaren erdia industrialdeak eraman du

Guaixe 2008ko ekainaren 5a

Babes ofizialeko etxebizitzak egiteko egitasmoa aurreko legegintzalditik dator. Arbizuko Udalak gauzak nahikoa aurreratuak ditu eta aurtengo aurrekontuan bi diru sail bideratu ditu gai horretarako. Alde batetik, 150.000 euro lur erosketak egiteko. Bai babes ofizialeko etxebizitzak egiteko, bai industrialderako sarbideak egiteko. Bestetik, etxeak hartuko dituen unitatea urbanizatzeko 260.000 euro bideratu dira. Lanak udan hastea aurreikusten da. Ibai-parkeaOlatzea Hoteletik herrirantz doan ibai-parkea egiteko asmoa jaso du Arbizuko Udalak bere aurrekontuetan. Hotela eta Leziza karrika batuko ditu ibai-parkeak. Hoteletik, Leziza errekaren ezker ertzetik abiatuko da eta egurrezko zubi bat jarriko da Akerrauntza auzorantz joateko. Parkeak Leziza karrikarekin eginen du bat. Udalaetik jakinarazi digutenez herri lurrak hartuko ditu. Egitasmo hori gauzatzeko 61.000 euro bideratuko dira. ArgiteriaArbizuko Udalak aurrekontuko 34.750 euro argiteria publikoan energia kontsumoa murrizteko neurriak hartzeko. Horretarako egonkortzaile-murriztaileak jarriko ditu argiteria lineatan. Deialdia egin berri du udalak eta agorrila erdialderako lanak despedituak izanen dira. HirigintzaDuela 10 bat urte egindako hirigintza araudia berritzeko asmoa du Arbizuko Udalak. Horregatik aurrekontuetan 60.000 euroko saila bideratu du horretarako. Hirigintzarekin lotuta, Olatzea hotelaren eta kiroldegiko aparkalekua egokitzeko 75.000 euro bideratu ditu udalak. Aldi berean, lan horiek egin ahal izateko diru-laguntza eskatu du. Hotela janzteko eta ingurua urbanizatzeko, bestalde, 800.000 euroko inbertsioa aurreikusi du Arbizuko Udalak. Utzubar industrialdea zabaltzeko lanak eta hara eramaten duten sarbideak egokitzeko 3,4 milioi euro bideratuko ditu Arbizuko Udalak. Industrialdeko partzelen salmenta izanen da hain zuzen ere udalak izanen duen diru sarrera handiena. Arbizuko Udalaren aurtengo aurrekontuetan jasotzen diren beste diru sail batzuk dira: 150.000 euro kiroldegian inbertitzeko. Beste horren beste dermioko bideak konpondu eta baso-lanak egiteko. Eta, azkenik, 45.000 euro hilerriaren zati bat urbanizatzeko.