Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizkoran, trontzan, lasterkan, txingekin, zakuak eramaten eta koskolak biltzen lehiatuko dira. Izerditutakoa lehortu eta gero, gauean, afaltzera eseriko dira, plazan eta gau parteko giroa La banda del jefe Bigun musika taldeak jarriko du. La banda del jefe Bigun"Taldea duela urtebete sortu genuen, elkartu eta bertsioak eginez denbora pasa egoteko". Azalpenak eman dizkiguna Rikardo Areta da, La banda del Jefe Bigun taldeko bateria. Berarekin batera hainbat taldetan ibili diren musikariak osatzen dute La banda: Longi Andueza (gitarra), Ismael Cata (gitarra) eta Ibai Hernaiz (baxua). Bertsioak egiteko elkartu eta errepertorio ederra osatu zutenean, aurreneko kontzertua ematera animatu ziren. Lakuntzan izan zen eta "gustura" gelditu ziren emanaldiarekin. Patxi Usobiagak munduko eskalada txapelketa lortzeagatik Eibarren prestatu zen festan jotzeko aukera izan zuten eta "giro ederra" sortu zen eta "jendea oso gustura gelditu zen", Rikardok esan digunez. La Banda del jefe Bigunek bere emanaldietan eskaintzen duen menua "rockaren klasikoen bertsioak" dira. ACDC, Led Zeppelin, Deep Purple, Judas Priest, Kiss, ZZ Top, Metallica, Baron Rojo eta beste hainbat talderen doinuak jotzen dituzte ia 3 orduko emanaldian. Rikardok argitu digunez, "ez dugu gehiegi lotu nahi. Gure asmoa ongi pasatzea da eta ez astero-astero kontzertuak ematea".