Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, ekainaren 21ean, larunbatean, Arbizuko San Juanen bezperetan, zesta punta kirol ikusgarriaz disfrutatzeko aukera izanen da Arbizun. Baina lehenik eta behin, 16:00etan, haurrendako zesta puntako tailerra izanen da, haurrak kirol berezi honetara gerturatzeko asmoz. 18:00etan hasiko da zesta punta jaialdia. Lehenengo partidan, Egiguren II.ak Zen izanen du arerio. Azken hau atleta konpletoa da, indartsu baina aldi berean arina, eskuz banakakoan espezialista. Hortaz, lan ederra egin beharko du Egigurenek Aulestiko Zenarruzabeitia menpean hartu nahi badu. Bigarren partidan, Forondak eta Aritzek bikotea osatuko dute Otxoa eta Endikari aurre egiteko. Endika atzean sendo egoten den atzelaria da, eta Otxoa aurrelari trebea, errebote bikainak egiten dituena. Foronda erremateetan iaioa da, eta atzean oso seguru ibiltzen den Aritzen laguntza paregabea izanen du. Hortaz, partida zoragarri eta ikusgarria espero da.Zesta puntisten informazio gehiagorako, www.jai-alive.com web gunera jo daiteke.