Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazteek zabaldutako ohar batean AHT "Euskal Herrian inoiz egin den proiektu txikitzaile handiena" dela nabarmendu dute. Argi daukate "proiektu hau inposaturiko proiektu kapitalista eta politikoa dela eta horregatik Espainiako eta Frantziako gebernuen eta PNVren interesetara diseinatutako egitasmoa" dela azpimarratu dute. AHTk eragingo lituzkeen kalteak zerrendatu ondoren gazteak miseriara kondenatu nahi dituztela aipatu zuten. Horregatik Sakanako gazteria osoari dei egin diete bihar Arbizun arratsaldeko 19:00etan plazatik abiatuko den manifestaziora joateko. "AHTrekin etorkizunik ez! Etorkizuna independentzia!" lemapean burutuko den manifestazioan gazte indarraz AHT geldituko dutela aldarrikatuko dute.