"Gazteon indarrez, AHT gelditu" aldarrikapena Arbizun

Guaixe 2008ko uztailaren 3a

"Gazteon indarrez AHT galditu! AHTrik ez! Sakana bizirik"  zioen pankartak ireki zuen manifestaldia eta bildutakoek ama lurraren aldeko eta AHTren kontrako oihuekin "proiektu inposatzaile honekin etorkizunik ez" dagoela aldarrikatu zuten. Manifestazioa herriko plazara heldu zenean aldarrikapenak festarekin bat egin zuen eta "gazteon indarrez AHT geldituko" dutela azpimarratu zuten.