UGTk eta CDNk autobusaren kontrako erasoa salatu dute

Guaixe 2008ko irailaren 8a

Ohar baten bidez UGTko Garraio Federazioak "kaputxadun talde batek autobus baten asalto bortitza" kondenatu du. Aldi berean, UGTk gidariari, enpresako langileei eta "erasoa" jasan behar izan zuten bidaiari guztiei elkartasuna adierazi nahi izan dio. UGTrendako "halako jarduera bandalikoak bere egileen izaera faxistaren isla dira eta agerian uzten du indarkeria presio politikoko tresna gisa erabiltzeari uzteko ETA erakunde terroristaren inguruaren gaitasun eza".CDN alderdiak autobusa asaltatu izana kondenatu zuen. Konbergenteek "bake eta askatasun etorkizuna lortzeko" gizarteak "bortitzak kanporatzea" lortuko duela adierazi zuten. Gidariari eta bidaiariei babesa azaldu zien CDNk. ProtestaBestalde, Maitane Intxaurraga preso sartu izana salatzeko ostiral arratsaldean elkarretaratzea egin zen Arbizun. 110 bat pertsona bildu ziren Arbizuko protestaldian. Etxarri Aranatzen, bestalde, 70 pertsonak presoen eskubideen aldeko bilkura egin zuten.