Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cederna-Garalurretik jakitera eman digutenez lapurrek nahikoa modu bortitza erabili zuten eraikinera sartzeko. Izan ere, teilatuan bi zulo egin zituzten eta haiek egin ondoren zeramaten eskailera baten laguntzaz sartu ziren eraikineko komunera. Behin barruan, telefonogunea, sentsoreak eta programaziorako teklatua txikituz alarma baliogabetu zuten. Lapurrek armairuen barrenean eta paretan eskegita zeuden gauzen atzean begiratu zuten. Lapurrek zentruan dagoen enpresa bateko kutxa-gotorrean zegoen dirua besterik ez zuten eraman. Hori bai, atzean teilatuan kalte handiak, alarma txikituak, komuneko argiteriak eta sabaia txikituta eta itxita zeuden dozena erdi ate erabat hautsita utzi zituzten.