Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alde batetik, Arbizuko Udalak legez kanporatzeak errefusatzen dituen mozioa onartu zuen. Bilkura berezi horretan 45 herritar izan ziren presente eta horrela udalari ere babesa azaldu nahi izan zioten. Udalak deituta ere, legez kanporatzeen kontrako protesta egin zen eta hartan 90 pertsona bildu ziren. Bestalde, lastaileko aurreneko asteburuan udaletxean 15 pertsonak itxialdia egin zuten. Hura bukatzeko udaletxe aurrean 40 bat arbizuar bildu ziren, gu ilegalak? Ostiyek eebei! leloa zuen pankartaren atzean. Bilbon egin zen manifestazioan parte hartzeko Arbizutik autobusa joan zen.