Oihan Mendinueta 22 urtez beherako Munduko Pilota Txapelketan

Guaixe 2008ko urr. 23a, 00:00
Argentinako Funes hirian, Rosario departamentuan, 22 urtez beherako 7. Munduko Pilota Txapelketa jokatu da, 36 metroz beherako pilotalekuan. Txapelketa pala motza, paleta, eskuz binaka eta eskuz banakako modalitateetan jokatu da. Lastailaren 11tik 19ra Espainia, Frantzia, Mexiko, Txile, Argentina, Uruguai, Ekuador, Venezuela, Errepublika Dominikarra eta Kubako pilotari onenak Funeseko Nafarroako Etxeko pilotalekuan aritu dira zein baino zein. Bertan izan zen, besteak beste, Oihan Mendinueta arbizuarra.Pilotarien erakustaldiaArbizuko Oihan Mendinuetak Argentinarako bidea hartu zuen lastailaren 7an, Espainiako Selekzioaren batera. Eskuz nahiz erremintekin, Estatuko selekzioak lehen egunetik erakutsi zuen bere maila. Oihan Mendinueta arbizuarrak lan bikaina egin zuen eskuz banaka nahiz binaka. Pena bakarra ezin izan zutela finala jokatu, Espainiako hautatzaileek Errioxako pilotarien aldeko apustua egin baitzuten. Irurtzungo pilota taldean dagoen Otxotorena ere txapelketan lehiatu zen, hau ere, maila paregabean. Estatuko Selekzioa jokoan zeuden lau urrezko dominekin itzuli zen etxera: eskuz banaka eta binakakoarekin, palakoarekin eta paletakoarekin. Frantzia, Mexiko eta Argentina sailkatu ziren atzetik.