Ezinezko maletak, gaztelaniaz irakurgai

Guaixe 2008ko urriaren 28a

Juanjo Olasagarrek orain arte Mandelaren Afrika (1998, Susa) zuen itzulpen bakarra, Jon Alonsok egina. Bartzelonako DVD argitaletxeak argitaratu zuen euskal poesiaren antologian, Montañas en la Niebla, badira ere Arbizuko idazlearen zenbait poesia itzulita. Juanjori aurreneko eleberriaren itzulpenaz galdetu diogu eta esan digu Espainiako Kritikaren Sarirako aukeratu zutenean, "Madrilen leitu behar zutenez, itzuli behar izan zuten". Ministerioak itzulpena ordaindu zuen. Lana azkar egin behar izan zen eta lau itzultzaileren artean egin zuten (Jon Alonso, Bego Montorio, Jon Aiastui eta Gerardo Markuleta). Juanjok azaldu digunez itzultzaileen lanean aldeak "nabari" ziren. Liburua publikatzeko garaian Kepa Murua editoreak orduko itzulpena "txukundu" duela eta horretan "lan izugarria" egin duela argitu digu Juanjok. 248 orritan ezusteko berri batek Londonen bildu dituen hiru "adiskideren" bidez Lekunberri Aranazko koadrila baten istorioa kontatzen du Joanjo Olasagarrek liburu horretan.