Jon Arretxek oraingoan ere Europako hiriburu bat aukeratu du bere liburuko trama kokatzeko, Lisboa. Hiriburuko bazter ilunenak garbitzen ari da norbait: kalean dabiltzan prostituta zaharrak, jonkiak, eskale eta arloteak hilik agertzen hasi dira; horietako bat zen Mariza, eta hiltzailearen bila ekingo dio haren adiskide Mario Barbosak.Polizia ohi eta fado-kantaria, cachaça-edale eta bihozbera, Mario Barbosa da istorio horretako pertsonaia berezi eta ahaztezinetako bat. Bestea, berriz, Lisboako hiria bera, bertako aldapa eta tranbiak, kale estu eta begiratokiak, maitemintzeko nahiz hiltzeko aproposak izan litezkeen txoko ezkutuak.Jon Arretxeren Fatum liburua Ateko Bandan sailean kaleratu du Elkar argitaletxeak. Aurretik Jon Arretxek umorezko lanak (Ostegunak, Ostiralak eta Larunbatak), bidaia literatura eta kronikak edo haietan oinarritutako fikzioak (Tubabu, Tuparen seme-alabak, Ekialdeko mamuak, Griot, Zazpi kolore, Urrezko triangelua, Oroituz) idatzi ditu.